berria.info

 

Larunbata, 2018ko martxoak10a.

 

Hautagaien torneoa hasiko da gaur, Berlinen

 

XAKEA. Gaurtik hilaren 28ra jokatuko da Berlinen Hautagaien Torneoa. Azken urteetako lehiatuenetakoa izango da. Ez dago faborito argirik, eta ia edozeinek irabaz dezake azaroan Londresen, Munduko Txapelketako finalean, Magnus Carlsenen aurka jokatzeko aukera. Hain dago parekatua Berlingo torneoa, txapeldunari berari kosta egingo zitzaiola irabaztea.


Martxoko rankinga aintzat hartuta, faboritoa Shakhriyar Mamedyarov da (2.809 elo puntu). Munduko bigarrena da, eta bikain aritu zen iaz. Hala ere, ziur hura estu hartuko dutela Vladimir Kramnikek (2.800), Wesley Sok (2.799), Levon Aronianek (2.794), Fabiano Caruanak (2.784), Ding Lirenek (2.769), Alexander Grischukek (2784) eta Sergei Karjakinek (2.763). Eskarmentua erabakigarria izango da, eta horretan Aronianek, Karjakinek eta Kramnikek abantaila daukate. Karjakinek elorik baxuena dauka, baina Carlsenen kontra jokatu zuen azken finala. Aronianek eta Kramnikek urte asko daramatzate elitean, eta hobeto kudeatzen dituzte nerbioak.

 

https://www.berria.eus/paperekoa/5001817/028/004/2018-03-10/hautagaien_torneoa_hasiko_da_gaur_berlinen.htm